Korrika martxoaren 24an, astearte goizean sartuko da Igantzin
Bi urte pasa dira eta Korrika Igantzitik ere pasako da. Martxoaren 24an, asteartean 07:00etan Frain auzora ailegatuko da. Beraz, petoak eta txapak jauntzi (Estankoan salgai) eta euskararen alde korrika ibiltzeko aukera ederra da. Karrikara atera eta pauso batzuk lasterka egiteko eguna izanen dugu. Lasterka ibili ondotik gosaltzeko aukera izanen da. Aurten, Estankoan izanen da eta dagoeneko bertan dago izena emateko zerrenda.