Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarena izan dira irabazle ortziralean Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatutako saioan
Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek lehen aldiz elkarrekin antolatutako mus txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten ortzirale arratsean Ulibeltzak elkartean. Guztira hogei bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarena izan ziren; bigarrenak Joxean eta Mattin Ortega Igantziko aita-semeak: hirugarrenak Jose Mari Iriarte eta Mikel Ibarra eta laugarrenak Nieves Biurrarena eta Pattere Galtzagorri.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.