Hala ere, «ez da erosketak egiteko tokia bakarrik, turismoa egiteko eta egun pasa joateko ere balio du». Izan ere, «apartamentu turistikoez gain, turismo bulegoa ere badago, eta bertan zein ibilbide egiten ahal diren azaltzen dute. Ibilbide politak eta egiteko errazak ditugu inguruan».
«Inguruko jende aunitzek» bisitatzen ditu bentak, «Iparraldekoek batez ere etortzeko ohitura handia dute duela urte aunitz, baina orain Hegoaldetik ere etortzen dira. Oporretan ibiltzen da jende gehien, baina asteburuetan urte osoan jende aunitz izaten da». Izan ere, «toki alaia da eta ez da ordaindu beharrik aparkatzeko».