Inoiz baino gehiago, bertako aukerak eta zerbitzuak, 0 KMkoak
«Haragia eta arraina brasan egiten ditugu eta jendeak hagitz gustura jaten du»

Ttipi-Ttapa urr 23 Bortziriak

Iker ZUBIETA IRIZAR, Zubiondo jatetxeko sukaldaria.

«Martxa ona» dute Alkaiagako Zubiondo jatetxean, Iker Zubietak kontatu duenez, «aste tartez hagitz ongi egiten dugu lan eguneko menuarekin eta asteburuetan, eguneko menuaz gain, menu bereziak, plater konbinatuak, bokatak eta karta izaten ditugu».