Azaldu duenez, «jende aunitz etortzen da Urdazubi bisitatzera eta mendi bueltak egitera, mugaren bi aldeetatik». Izan ere, egiteko eta ikusteko ugari dute herrian: «San Salbatore monasterioan 200 lan baino gehiagoko arte erakusketa dugu. Egile gehienak euskaldunak dira eta mota eta estilo guzietako margo eta eskulturak daude ikusgai. Gainera, lehenbiziko solairuan monasterioaren historia kontatzen duen museoa dugu».
Horrez gain, «kareharri formazioko lezeak ditugu. 40 minutu inguruko bisita da, 20 laguneko taldean gehienez. Horri esker, dena ikusi eta entzuten da, jendetzarik gabe. Beharrezkoa da lehenagotik erreserbatzea Internet bidez».
Azkenik, «XVIII. mendeko errota ere badugu, martxan dagoena. Bisita gidatua egiten dugu eta nola funtzionatzen den erakusten dugu, baina aurten oraindik ez dago irekia». Eta noski, «herria bera ere ederra da bisitatzeko: etxeak, kanalak… eta aparkaleku mugatuak dituenez, lasai egoten da, jendetzak ito gabe».