Info gida 2026

«Burgete zaldien feriak lan handia du, baina egun polita da eta merezi du»

Ttipi-Ttapa

Urriaren 4an eginen dute Burgete Zaldi Arrazako XIV. Lehiaketa Urdazubin. 2018an egin zuten lehenbiziko aldiz herrian, Iñaki Ariztia alkateak azaldu duen bezala: «Ascana elkartea Auritzen hasi zen egiten feria, Lekunberrin ere egin izan zuten eta tokiz aldatzeagatik guri proposatu ziguten. Lehenbiziko edizioa ederki atera zen eta geroztik hemen egiten dugu, bi urtetik behin».

Goizean goiz hasten dute jardunaldia, feria ongi antolatu eta prestatzeko. Horrez gain, «artisauen merkatua egiten dugu plaza eta frontoi inguruan, dena hurbil edukitzeko. Urteren batez ere aizkora ikuskizuna egin izan dugu, aurten XXX. Herriko ostatu eta jatetxeek ere menu bereziak eskaintzen dituzte».

Baina egunak lan handia du lehenagotik: «otsailean hasi ginen baimenak eskatzen, dirulaguntzak, babesleak bilatzen… eta antolaketak ere badu bere lana. Burgete zaldiak indar handia du eta segurtasun neurri aunitz hartu behar ditugu eta dena ongi muntatu. Lan handia da baina merezi du, egun polita da eta herriko jendeak gustukoa du. Kanpotik ere jendea hurbiltzen da, feria ikusgarria baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun