Lanarekin kontent da, «faltarik ez dugu. Sasoiaren arabera jende gehiago edo guttiago izaten dugu, baina beti bada jendea. Lehen alde gehiago izaten zen udatik negura, orain urte guzian banatzen dira bezeroak».
Gainera, «jendea ez da erostera bakarrik etortzen. Aunitzek mendian itzulia egiten dute, gero erosketak, bazkaldu eta etxera buelta; egun pasa egiteko plana. Mendi tartean dago, laku bat du ondoan eta toki polita da Ibardin».