Horrekin batera, «gure sustraiak, tradizioak eta baloreak transmititzen saiatzen gara bisitari guziei, gure bizimodu arrunta. Bezeroarekin solas egitea gustatzen zaigu, elkar ezagutzea, eta jendeak pila bat eskertzen du. Herri giroa nabarmendu eta transmititu nahi dugu: hurbiltasuna, lasaitasuna eta denbora konpartitzea».
Azkenik, «etxearen sarrera, gelak eta komunak egokituak ditugu gurpildun aulkientzako, desgaitasuna dutenentzako edo adineko jendearentzako. Bezeroek aunitz eskertzen dute, eta guk ere bai».