Horietako bat da Ibardingo lakuaren ibilbidea, 5,9 kilometro ditu eta ordubete eta 40 minututan egiten da. Bide erraza da, familian egiteko aproposa eta piknik egiteko aukera ere ematen du.
Historian gibelerat egin nahi dutenek, berriz, Harrespilen ibilbidea egin dezakete, Burdin Aroko harrespilak ezagutzeko. Bide motza da, 4,17 kilometrorekin, ordu eta laurdenez egiten dena.
Azkenik, Larhunera hurbildu nahi dutenek 3,12 kilometroko paseoa egin dezakete, 50 minututan osatzen dena eta ikuspegi ederrak eskaintzen dituena.
Bideen informazio guztia Ibardingo turismo bulegoan eskuragarri.