Info gida 2026

«Turismoak onura handiak ekarri dizkio eskualdeari eta gure ekonomiari»

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 3a

Urdazubiko lezeek «zerbitzu bat ematen dutela» dio Goio HUALDEk, «turismoa erakartzen dutenak».

Azken aldian «turismoa ez da hain ongi ikusia, eta noski kontrolatu behar dela, baina batzuetan perspektiba falta dugula uste dut, nondik hasi ginen eta nola gauden orain. Etxe eta baserri zahar aunitz konpondu dira turismoari esker, eta onura handiak ekarri dizkio eskualdeari eta gure ekonomiari».

Leizeetan «beti prest gaude jendea hartzeko». Gainera, «bertako jendearendako eta euskaldunendako bisita gidatuak euskaraz egiten ahal ditugu beti. Hori bai, aitzinetik erreserbatzea eskatzen dugu, aukera hori izanen dela ziurtatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun