Joan den urtean izan zuten lehenbizikoa eta komertzioekin aritu ziren: «tailer eta bilkurak egin genituen eta euskararen inguruko liburutxo bat sortu genuen komertzioetan banatzeko. Oso ongi joan zen, uste genuena baino komertzio gehiago etorri ziren eta giro polita sortu zen herrian».
Aurten, berriz, «herriko etxeko langileekin eta hautetsiekin ari gara lanean, eta euskara bultzatzeko dinamika berdina eginen dugu, urtea bukatu baino lehen».
Heldu den urtera begira, «Sarako elkarteak dinamikan sartu nahi ditugu eta ekimenen bat landuko dugu haiekin ere».
Jendearen erantzuna «ona izaten ari da, baina egunerokoan sobera errazki pasatzen gara frantsesera. Jendeak euskaraz badaki, baina ohiturak aldatu behar ditugu gehiago erabiltzeko». Eta horretarako bide onetik doaz: «gaur egun herriko haur guziek euskara ikasten dute, batzuk egun osoz eta bertzeak parte batez, eta gazte horiei pasatu behar dizkiegu balore horiek».