Atzo jokatu zituzten Donezteben Arkupeak elkarteko mus eta partxis txapelketako finalak Donezteben. 41 bikote aritu ziren musean eta zazpi partxisean.
Musean garaipena Eratsunera joan zen eta Miguel Baleztena eta Antonio Telletxearentzat izan zen garaipena. Bigarren postuan Leitzako Juan eta Miguel Maria Zabaleta sailkatu ziren eta hirugarren lekuan Anizko Martin Gamio eta Berroetako Pedo Mari Gamio.
Partxisean zazpi bikote aritu ziren lehian eta igantziarrak izan ziren jaun eta jabe. Lehen postua Kontxita Bizente eta Anuntxi Txoperenarentzat izan zen, bigarrena Juana Urtxegi eta Marisol Dorronsororentzat eta hirugarrena Pilar Iturbiderentzat eta Justa Seinentzat. Finala jokatu ondotik 106 lagunek bazkaldu zuten Santamarian.
Zorionak irabazle denei eta heldu den urtean gehiago!