Adierazpena
Arrazakeria ez da gertaera isolatu bat, baizik eta elkarbizitzari eragiten dion, eskubideak mugatzen dituen eta desberdintasunak sortzen dituen egiturazko errealitate bat. Horren aitzinean, erakunde publikoen ardura da erabakitasunez jokatzea, ez da bakarrik jarrera kontua, hortik harago doa.
Talde honetatik ekarpena egin nahi dugu harrera duina bermatzeko, aukera berdintasuna sustatzeko eta hizkuntza eta kultura aniztasuna aitortzeko. Aniztasuna gure komunitatea aberasten duen balio gisa ulertzen dugu.
Bide horretan, Bortzirietako tokiko entitate eta eragileei dei egin nahi diegu konpromisoa har dezaten bizikidetza bultzatzeko, aurreiritziak zalantzan paratzeko eta elkarrekiko errespetua sustatzeko politika eta ekintzekin. Pertsona guziek gizarte bizitzan parte hartzeko baldintza errealak sorrarazi behar ditugu, abiapuntu desberdinak daudela kontuan hartuta eta euskara topagunerako tresna gisa sustatuta.
Era berean, herritar guztien inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu. Izan ere, arraza bereizkeriaren aurkako borroka zeregin kolektiboa da, konpromisoa, hausnarketa eta eguneroko ekintza eskatzen dituena.
Horregatik guziagatik, dei egiten dugu zenbait jarrera eta praktika zalantzan jarri eta berrikusteko, baita arrazakeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko ardura kolektiboki hartzeko ere.
Aniztasun Eguna maiatzaren 31n Lesakan
Maiatzaren 21ean Nazioarteko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izanen da, eta hori dela eta, aniztasun taldeak jardunaldiak eta aniztasun eguna antolatuko ditu, Lesakan, maiatzaren 31n, igandearekin, goiz-eguerdi partean. Tailerrak, jolasak eta janaria izanen dira eta laster batean hasiko dira jardunaldian parte hartzeko gonbidapenak helarazten herritar zein eragileei.