Itziar Agirre eta Haira Aizpurua nagusitu dira Iruñeko Bertxhori sariketan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Atzo jokatu zuten Bertxhoriko finala Iruñeko Laban. Jende aunitz bildu zen eta publikoak hala erabakita Itziar Agirre Sagaseta donamariarrak eta Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak irabazi zuten finala. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak antolatu du sariketa borzgarren aldiz eta hiru bikote aritu ziren kantuan: Itziar Agirre eta Haira Aizpurua, Julen Bernaldo de Quiros Berni eta Iruri Altzerreka, eta Antton Ziriza eta Maddi Agirre. Aurkezle lanetan Ane Fagoaga erratzuarra eta Iratxe Legarra aritu ziren. 

60 lagun bildu ziren Laban eta horiek izan ziren saioko irabazleak nor ziren erabaki zutenak. Parte hartzaile denek eta entzuleek garrotikoak izan zituzten saritzat. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun