24. Korrika

[ARGAZKIAK] Korrika Ttikia egin dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Korrika Kulturalaren baitan zenbait ekitaldi egin dituzte martxoaren 21ean eta 22an Igantzin. Larunbat goizean Korrika Ttikia egin zuten Igantzi-Lesaka errepidetik hasi eta herriko karriketan barna. Gustura ibili ziren neska-mutikoak euskararen lekukoa hartuta.

Gero, Biltoki Elkartean bertso bazkaria izan zuten, Ekhiñe Zapiain eta Joanes Illarregi bertsolariekin. Bazkalondoan, bingoan jostatzeko aukera izan zuten. Igande arratsaldean mus txapelketa azkarra jokatu zuten Biltoki elkartean.

Korrika martxoaren 24an, astearte goizean sartuko da Igantzin

Korrika Igantzitik ere pasako da aurten. Martxoaren 24an, asteartean 07:00etan Frain auzora ailegatuko da Lesakatik. Beraz, petoak eta txapak jauntzi (Estankoan salgai) eta euskararen alde korrika ibiltzeko aukera ederra da. Karrikara atera eta pauso batzuk lasterka egiteko eguna izanen dugu. Lasterka ibili ondotik gosaltzeko aukera izanen da. Aurten, Estankoan izanen da eta dagoeneko bertan dago izena emateko zerrenda.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun