Lesakarrei lekukoa hartuta, igantziarrak ari dira Bortzirietako Emakumeen* XVI. Mendi Itzulia antolatzen, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuaren eskutik. Martxoaren 8an, igande honetan, izanen da aurtengo itzulia. Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginen du itzuliak, eta beraz, aldarrikapen eguna eta eskualdeko emakumeen elkargune bihurtu nahi dute Igantzi.
Igandean 09:00etan abiatuko dira ibiltariak frontoitik. 12:30ean elkarretaratzea frontoian, triki-salda eta lekukoa pasatzea (Bera). 14:00etan emakume bazkaria eginen dute Baratzondon..
Bazkalondoan, 16:30ean, eskualdeko Mugimendu Feministak antolatutako manifestazioa eginen dute Saran, Etxola gaztetxetik abituta, eta bertan parte hartzeko deialdia egin dute.