Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek elkarrekin eginen duten lehen mus txapelketa martxoaren 6an jokatuko da

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 3a

Lehenbiziko saioa martxoaren 6an Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatuko dute.

Bi herrietako elkarteek elkarrekin antolatu dute mus txapelketa eta martxoaren 6an emanen diote hasiera Sunbillan. 

Muserako aukerak zabalduz, Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteak elkarlanean hasi dira. Lehenbiziko aldiz, mus txapelketa antolatu dute. Parte hartzeko bikoteko kide bat behintzat elkarte bateko bazkidea izatea nahitaezkoa izanen da. 

Martxoaren 6an egin dute lehenbiziko hitzordua, 21:30ean Ulibeltzak elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun