Igantziko eskolako ikasleen antzezlanak ikusgai izanen dira martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

Igantziko ikasleen antzerki emanaldia 2008an, frontoian.

Asteburuko Korrika Ttikiaren ekitaldien eta astearte goizeko Korrikaren artean, martxoaren 23an, astelehenean 14:15ean hasita, Igantziko eskolako ikasleek prestatutako antzerki emanaldiak izanen dituzte Baratzondo elkartean.

Astelehenean 14:15ean hasiko dituzte emanaldiak Baratzondon

Zehazki, Haur Hezkuntzako ikasleek Txorimaloa eskainiko dute, Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek Piratak, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek Itzal handia eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Soinuaren uhinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun