Droga trafikoaren kontrako hiru operaziotan, Elizondoko komisariako foruzainek 56 kilo substantzia konfiskatu dituzte eta zazpi pertsona atxilotu

Ttipi-Ttapa api 08, 15:30 Malerreka   Sunbilla

Foruzaingoak gaur jakitera eman duenez, berriki N-121-A errepidean gauzatu dituzten hiru operatibo desberdinetan 56 kilo substantzia konfiskatu dituzte eta zazpi pertsona atxilotu denetara. Prentsara igorritako oharrean azpimarratzen dutenez, «N-121-A errepidea Europar Batasunerako bidean, bereziki droga eta estupefaziente trafikoan espezializatuta dauden taldeentzat ohiko pasabide bihurtu da».

Hegazti haztegien konfinamendua bertan behera utzi dute Nafarroako herri gehienetan

Ttipi-Ttapa api 07 Mendialdea

Azken asteetan hegaztien gripeak hobera egin duela ikusita, joan den urteko azarotik indarrean zen hegazti haztegien konfinamendua bertan behera utzi dute Nafarroan. Horrela jakinarazi du Ministerioak, kontuan izanik hegazti gripearen egoera epidemiologikoak azken asteetan Espainiako estatu osoan izandako bilakaera, penintsulara datozen hegazti migratzaileen mugimenduen jatorrizko eremuetan gaixotasunak duen egoera eta tenperaturen bilakaeraren aurreikuspena.

Esker ona

Joxemi Petrirena Murugarren

Malerreka: Sunbilla

2026ko martxoaren 5ean hil zen, 62 urte zituela.