Bingoa eta mus txapelketa
Bingoa ere izan zen. Lehenengo txandan Mikel Agirrek lerroa eta Nahia Portuk bingoa egin zuten eta bigarrenean, lerroa Olatz Ibarrak eta bingoa Aroa Ibarrak eta Eneko Herrerak. Eguna borobil akitzeko, 21 bikotek mus txapelketan parte hartu zuten.
- Patxi Mariñelarena-Koro Zelaieta;
- Mikel Arrieta-Mikel Arretxea;
- Jon Aranbillet-Julen Juantorena;
- Gorka Antuña-Nahia Portu.
Igandean Korrikari keinua
Igandean, Sunbillan ere Korrikaren bukaerari keinua egin zioten Sunbillan ere euskararen alde oihukatuz. Malerreka, Baztan eta Bortzirietako gaiteroak herrian barrena ibili ziren, erraldoiekin era Ainara Unanua ipuin kontalaria izan zen herriko etxeko hirugarren solairuan.