Hogeita bat bikotek parte hartu dute Sunbilla-Igantziko mus txapelketako hirugarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 7a

Joan den ortziralean Ulibeltzak elkartean jokatutako jardunaldiko lau bikote onenak. Iker Urroz eta Xanti Benito nagysitu ziren Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarenaren kontrako finalean.

Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek lehen aldiz elkarrekin antolatutako mus txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten ortzirale arratsean Ulibeltzak elkartean. Guztira hogeita bat bikotek parte hartu zuten, giro ederrean. Iker Urroz eta Xanti Benito izan ziren lehenengoak, Koro Zelaieta eta Patxi Mariñelarena bigarren, Josu Apeztegia eta Mikel Ibarra hirugarren eta Esteban eta Oñatz Korta aita-semeak laugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun