Eneit Bertiz, 23 urtez beheitiko kategorian Green Series txapelketako lider da orain. Argazkian, bertze kategorietako liderrekin batera.
Green Series Challenge nazioarteko XCO mendi bizikleta txapelketako lasterketa izan zuen Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak igandean Erandion. 23 urtez azpikoetan lehena izan zen eta sailkapen orokorrean, berriz, laugarren. Emaitza honekin, bere kategorian lider jartzea lortu du, martxoaren 15ean Artxandan jokatutako lehen lasterketan bigarren izan baitzen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.