Eraso arrazistak Torre Pachecon, núcleo nacional bezalako talde neonaziak sare sozial zein karrikatan, polizia infiltrazioak herri mugimenduetan, Aliantza Katalanaren sorrera... Desokupa enpresa Euskal Herriko zenbait herritan, migratzaileei laguntzeagatik edota lurraren defentsan aritzeagatik zenbait herritar epaituak, euskararen aurkako oldarraldi judiziala martxan, PSNren ustelkeria gobernuan, Bernedoko udalekuen aurkako lintxamendua…
Hamaika gertakari eta gertakari hauekiko hamaika posizio eta KASU! Gurean ere baditugu hainbat gertakariren inguruan, ultraeskuinaren amua irentsi eta posizio eta joera erreakzionarioak dituzten ingurukoak. Ez ditzagun jarrera horiek normalizatu.