Lerro hauen bidez eskerrak eman Angel, Jalisko, Andoni, Bankako Menditarrak eta, nola ez, bertaratutako guztiei. Etorkizun ederra dagoela argi ikusi zen.
«Egun handia, ezin ederragoa» erranez, laburbildu dute parte hartzaileek martxoaren 14an bizi izandakoa. Larunbat eguerdi partean kantuan hasi eta ilunabarrera arte, giro ezin hobean ibili ziren Sunbillako Kantu Zaharren Egunera bertaratutako guztiak. Tartean bazkari ederra izan zuten Ulibeltzak elkartean, baita afari-merienda goxoa ere. Gau partean, Andoni Mitxelenaren eskutik dantzan ibiltzeko tartea izan zuten goizaldeko ordubatak arte. Argazkiak: Maider Petrirena
Lerro hauen bidez eskerrak eman Angel, Jalisko, Andoni, Bankako Menditarrak eta, nola ez, bertaratutako guztiei. Etorkizun ederra dagoela argi ikusi zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.