Eneit Bertizek bigarren postua eskuratu du Artxandako Green Series nazioarteko txapelketako lehen proban

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 19a

Eneit Bertiz bigarren izan zen igandean Artxandan jokatutako Green Series nazioarteko mendi bizikleta txapelketako lehen probako 23 urtez beheitiko lehian.

Martxoaren 15ean, Artxandan (Bizkaia), hasi zen Green Series Challenge Nazioarteko Xco txapelketa. Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak hasiera polita eman dio txapelketari: bigarren postua lortu zuen 23 urtez azpiko kategorian eta laugarren postua scratchean edo sailkapen orokorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun