Junior mailako bere lehen urtean, kategoria horretako txapeldun izan da Nafarroarekin taldekako lehiaketan eta bakarka, zilarra eskuratu du keirin modalitatean eta brontzea kilometroko proban
Zehazki, urrea taldekako jazarpen txapelketan lortu du Larraburuk, Luca Martinez, Aitor Mata eta Javier Monrealekin batera osatutako Nafarroako selekzioarekin. Euskadi bigarren eta Katalunia hirugarren izan ziren podiumean.
Keirin modalitatean, berriz, bigarren izan zen Ander Larraburu, zilarrezko domina eskuratuz. Valentziako Pepe Arques izan zen txapeldun eta Gaztela-Mantxako Alejandro Sanchez hirugarren.
Kilometroko proban, azkenik, hirugarren izan zen eta brontzezko domina eskuratu zuen Larraburuk (1.07.152). Hemen ere Valentziako Pepe Arques izan zen txapeldun (1.06.082) eta Euskadiko Eneko Ugartemendia bigarren (1.07.057).
Txapelketa bikaina, beraz, kontuan hartuz Ander Hernandorenak lehenbiziko urtea duela kategoria honetan.