mar 31, 17:00 Malerreka Donamaria
Korrika aitzakia hartuta egin zuten saioa ortziralean eta helduen bertso eskolako kideez aparte, Doneztebeko haurrak ere aritu ziren kantari.
mar 31, 16:00 Malerreka Sunbilla
Green Series Challenge nazioarteko XCO mendi bizikleta txapelketako lasterketa izan zuen Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak igandean Erandion. 23 urtez azpikoetan lehena izan zen eta sailkapen orokorrean, berriz, laugarren. Emaitza honekin, bere kategorian lider jartzea lortu du, martxoaren 15ean Artxandan jokatutako lehen lasterketan bigarren izan baitzen.