Ibilbide luzean hirugarren izan dira Aimar Otxoteko lesakarra eta Ainhoa Etxegarai beratarra eta laburrean, berriz, garaile Amaia Jorajuria doneztebarra
Ibilbide luzean irabazle izan da Aviron Bayonnais taldeko Etienne Grellier (1.57.59), bigarren Aseplan taldeko Josu Urrestarazu Josu idiazabaldarra (1.59.43) eta hirugarren Beti Gazte taldeko Aimar Otxoteko lesakarra (2.01.35). Lehen emaztea Ainara Urrutia izan da (2.24.47), bigarren Oihana Azkorbebeitia (2.28.35) eta hirugarren Aiaramendi Korrikalariak taldeko Ainhoa Etxegarai beratarra (2.29.25).
Eskualdeko korrikalarien artean, aipatzekoa da Manttaleko Jokin Arretxea narbartearra laugarren izan dela (2.03.28) eta bosgarren Osin Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra (2.03.54).
Ibilbide laburrean, berriz, Damien San Martin izan zen bizkorrena (52.33), bigarren AS Ascain Elgarrekin taldeko Thibaut Bertrand (55.49) eta hirugarren Aviron Bayonnais taldeko Titouan François (56.00).
Lehen emaztea, Errekako Amaia Jorajuria Mendiburu doneztebarra izan da (1.10.34), bigarren Lena Uranga (1.11.41) eta hirugarren Lea Iralde (1.12.45).