Egitarauari dagokionez, eguerdian parkour erakustaldia eginen dute, eta 14:00etan, mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko. Hasierakoen ondotik, banabar gorriak, gisatua, postrea, kafea eta kopa izanen dituzte bazkaltzeko. Izena martxoaren 31 baino lehen eman beharko da Elgorriagako ostatuan. Helduek 20 euro eta haurrek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Arratsaldean mojitoa izanen da nahi duenarendako, eta ondotik, 18:00 aldera, Matraka elektrotxarangak herria musika doinuz beteko du.
20:30 aldera, xingar jatea eginen dute (bortz euro ordaindu beharko dira), eta eguna borobiltzeko, gau partean musika izanen da ostatuan.
Antolatzaileek animatzeko deia egin dute: «Animatu eta etorri! Denon artean emanen diogu kolorea eta bizia herriari!».