Baztango BKT nagusitu zaio Errekari Elizondoko eskubaloi derbi jendetsuan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 30a

Baztango BKTko eta Errakako emakumeak larunbatean jendez lepo bete zen Elizondoko kiroldegian. Baztandarrek irabazi zuten derbia eta orain bi taldeak daude lau onenen artean, hiru partidaren faltan. Argazkia: Josu Inziarte

Futbol talde nagusientzako asteburu kaxkarra izan da, garaipenik gabekoa eta bakar-bakarrik Doneztebek, Gure Txokoak eta erregionaleko Baztanek berdindu egin dute.

Martxoko azken asteburua mardula izan da eskualdeko kirol taldeentzat, Aste Santuko atsedenaldiaren aitzinetik. Eskubaloian, derbi jendetsua jokatu dute Baztango BKTko eta Errekako emakumeek Elizondon, eta etxekoak nagusitu dira. Hiru partidaren faltan, lau onenen artean dauden bi taldeak gaur gaurkoz, bigarren doneztebarrak eta laugarren baztandarrak. Errekako gizonezkoek ere, lehen postua eta lauko finala Donezteben jokatuko dela segurtatua izan arren, garaipena lortu zuten. Futbolean, asteburu kaxkarra izan da talde nagusientzako, garaipenik gabekoa. Baztanek, Beti Gaztek eta Aurrerak galdu egin dute eta Doneztebek, Gure Txokoak eta erregionaleko Baztanek berdindu. Errugbian kanpoan jokatu eta irabazi egin dute Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CF Gazte Berriak Ansoain 2 - Baztan KE 0

CD Ilumberri 2 - Doneztebe FT 2 (Xabi Erasun eta Aitor Agesta)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Hernani 2

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Beti Kozkor B 3 - Baztan KE B 3 (Beñat Erro, Haritz Bidegain eta Iker Oteiza)

CD Kirol Sport 6 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Arrupe Chaminade 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Julen Elizaintzin, Iker Maritorena eta Aimar Lizasoain) - CF Sabeit Femenino B 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa 3 (Jon Goñik 2 eta Gaizka Sein) – Danena 3

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Real Union Club B 3 - Beti Gazte 2 (Yeray Geromettak 2)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasean

Aurrera KE 2 (Eider Segurola eta Maddi Agirre) – SD Alsasua 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasean

Baztan KE 4 (Usoa Meoki, Ainhoa Jubera, Kattalin Muratori eta Eider Zamora) – CD Lourdes B 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 5 (Urko Iturraldek 2, Josu Larraioz, Haritz Zabalza eta Izai Urrutia) - CD Lourdes B 3

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

JD San Jorge A 9 - Baztan KE B 2 (Ibai Mugika eta Markel Telletxea)

Doneztebe FT A 4 (Mikel Urreaga, Aimar Gartxitorena, Aimar Etxeberria eta Markel Ariztegi) – CD Liceo Monjardin 2

CD Asdefor A 4 - Doneztebe B 1 (Inhar Aioroa)

CD Amaya B 0 - Aurrera KE 5 (Oihan Arrupea, Hodei Sagastibeltzak 2, Ibai Lasarte eta Axel Salaberria)

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Vasconia B 5 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

San Marcial 3 - Gure Txokoa 10 (Ekhiotz Iratzokik 4, Gorka Iriartek 2, Hegoi Retegi, Xabier Perez, Iker Etxepare eta Jon Arostegi)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Vasconia CD 0 - Gure Txokoa 2 (Oihana Nuñez eta Olatz Irazoki)

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE atsedena.

UCD Burlades 1 - Beti Gazte 5 (Arhane Silveirak 2, Eila Oskoz, Alaia Ziluaga eta beraien atean)

Aurrera KE 2 (Nuria Irujo eta Laida Maritorena) – CD Etxarri Aranatz 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Billabona 0 - Gure Txokoa 4 (Jon Martikorenak 4)

Beti Gazte 3 (Aratz Laka, Unai Irazoki eta Luka Rojo) – Usurbil FT B 1

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 2 (Matias Zuazoren golak) – Kostkas CD 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Berriozar CF B 5 - Baztan KE A 1 (Ibon Irazoki)

CD Ademar 5 - Aurrera KE 6 (Juba Vicentek 5 eta Xabier Loitegi)

CD Valle de Egues B 4 - Doneztebe FT 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

Baztan KE B 2 (Oihan Unanua eta Joanes Bengoetxea) – CD San Adrian 5

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa 1 (Ane Lazkanotegi) – Anaitasuna CD 3

Nafarroako neska infantilak kopan

Baztan KE 2 (Janire Urreagaren golak) – CD Oberena 8

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligako txapeldunen fasean

Lagunak 24 - Erreka KE 29

Emakumeen ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 34 - Erreka KE 31, derbia baztandarrek irabazi zuten eta bi taldeak lau onenen artean daude hiru partida falta direnenean.

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 20 – Replasa Beti-Onak B 21

Mutil jubenilak ligan

CB Burlada 26 - Erreka KE 32

Mutil kadeteak ligan

Lagunak 28 - Erreka KE 28

Neska kadeteak ligan

BM Mendavia 31 - Baztango BKT A 33

Erreka KE 28 – BM Noain 30

Neska infantilak

Erreka KE 28 – UDC Txantrea 28

Lekunberri Eskubaloia 21 - Baztango BKT 26

Aurrera KE A atsedena.

Aurrera KE B 20 – Olatz Valle de Egues B 18

Mutiko infantilak

Erreka KE 35 – CDB Atalaya 20

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Association Sportive Buzy Ogeu 3 - Sarako Izarra 68

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Uribealdea 13 - BRT Menditarrak 19

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan 19 – Getxo B RT 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun