Kimuen, haurren eta kadeteen mailetan herri kiroletan aritu ziren, eta azken bi kategoria horietan, baita sokatiran ere. Denetan finalerako txartela lortua zuten Basaburuko kirolariek, eta ordura arte bezala, bikain moldatu ziren.
Proba konbinatua
Kimuen mailan, Etxarri Aranazko Andra Mari 1 taldeak lortu zuen garaipena, baina bortz segundoko aldea baino ez zion atera Basaburua A taldeari.
- Andra Mari 1: 06.52
- Basaburua A: 06.57
- Berriozar A: 07.04
- Andra Mari 3: 07.13
Haurren mailan, berriz, hirugarren postuan gelditu zen Basaburua.
- Andra Mari 2: 11.51
- Andra Mari 1: 12.17
- Basaburua: 13.17
- Antsoain: 13.18
Kadeteetan zapela jauntzi zuten baztandarrek. Eta ez hori bakarrik, bigarren postua ere Basaburuan gelditu zen. Batek bertzeari 31 segundoko aldea atera zion.
- Basaburua B: 10.59
- Basaburua A: 11.30
- Araxes: 11.57
- Antsoain: B 13.37
Sokatira
Sokatiran, liga sistemaren bitartez, bortz jardunaldi jokatuta erabaki dute sailkapena, eta bai haurren kategoriako zapela, bai kadeteena ere, Basaburuarendako izan ziren.
Haurretan sailkapen nagusia honela gelditu zen:
- Basaburua: 29,5 puntu
- Berriozar: 28 puntu
- Andra Mari 2: 25 puntu
- Andra Mari 1: 23,5 puntu
- Iñigo Aritza: 14 puntu
- Antsoain: 13 puntu
- Paz de Ziganda: 7 puntu
Kadeteetan, berriz, hauxe izan zen sailkapen orokorra:
- Basaburua: 27 puntu
- Antsoain B: 25 puntu
- Andra Mari: 18,5 puntu
- Berriozar: 13 puntu
- Antsoain A: 12,5 puntu
- Iñigo Aritza: 9 puntu