2022an egin zuten lehendabizikoz Bertxhori sariketa Iruñean eta aurten laugarren edizioa izanen du sariketak. Hiru kanporaketa jokatu dituzte, eta beren kanporaketa irabazita finalerako txartela lortu dute Agirrek eta Aizpuruak.
Binakako sariketa da eta eskualdeko bi bertsolariak elkarrekin arituko dira: Itziar Agirre donamariarra eta Haira Aizpurua saratarra. Horien kontra Julen Bernaldo de Quiros Berni eta Iruri Altzerreka, eta Antton Ziriza eta Maddi Agirre ariko dira.
Ane Fagoaga erratzuarra ariko da saioa aurkezten Iratxe Legarrarekin batera
Finala Iruñeko Laban izanen da asteartean, martxoaren 31n, 19:00etan. Finalaren ondotik afaria izanen da Iruñeko Arrano elkartean eta afariko txartelek hamabi euroko prezioa dute.