Doneztebeko haurren bertso eskolako ikasleek ere parte hartu zuten hasierako agur eder batekin eta ondotik ariketaren batean inprobisatuz ere.
Gazteluko ostatura jende aunitz hurbildu zen eta giro goxo eta eder batean joan zen saioa.
Heldu aunitz lehendabiziko aldiz atera ziren jendaurrean kantatzera eta ariketa berezien bidez, «esperimentu eta esperientzia ederra bizi izan zuten». Saioaren akabailan merienda egin zuten.
Malerrekako Bertso Eskolakoek eskerrak eman nahi dizkiete modu batean edo bertzean parte hartu zuten guziei, eta aitzinera begira «uda ailegatzearekin batera bertze saio esperimental bat egiteko prest gaude».