35-31 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Barricarti eta hauek finalerdia jokatu beharko dute Matxin III.aren eta Ionen kontra
Hain zuzen, Matxin III.a eta Ionen kontra jokatuko dute Zeberio II.ak eta Barricartek apirilaren 3ko finalerdia. Irabazleak, Uterga eta Mitxeoren kontra jokatuko du apirilaren 10eko finala. Bi partida hauek Labriten jokatuko dituzte.
Larunbateko jaialdiko lehen partida ez zen txapelketakoa izan. Xuban Iturregi iruritarraren lesioaren ondorioz, bera eta Xuban Ilarregi oiztarra promozio mailako txapelketatik kanpo gelditu dira. Beraz, apirilaren 3ko finalerdian, Oses eta Agirrezabala, Jon Sagaseta iruritarraren eta Baztanen kontra ariko dira. Apirilaren 10eko finalean, ligaxkako partida guztiak irabazi dituzten Koteto Ezkurra III.a eta Markel Leatxe donamariarra esperoan dituzte. Hortaz, promozio mailako txapelketako partidaren ordez larunbatean Donezteben jokatutako partida ezin berdinduagoan, Jon Sagasetak eta Baztanek 35-34 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.ari eta Xuban Ilarregi oiztarrari.