Baztan-Erreka laxoa desafioa jokatuko dute larunbatean Arizkungo Lamiarrita plazan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 27a

Duela lau urte ere Lamiarritan jokatu zuten Baztango eta Malerrekako pilotarien arteko laxoa desafioa.

Udaberriaren hasierarekin eta Korrikarekin batera, Laxoa elkarteak ere aurtengo denboraldia hasiko du larunbat honetan. Azken urteetan pasatu den bezala, Baztan–Erreka desafioarekin hasiko dute urtea, oraingoan laxoa motzean. Aurtengoan, Baztanen jokatuko dute, Arizkungo Lamiarrita plazan hain zuzen ere.

Baztango taldea Manu Irigoienek, Gorka Urtasunek, Oinatz Jauntsaratsek eta Mikel Sagasetak osatuko dute. Errekako taldea, berriz, Ioritz Zelaietak, Goio Mindegiak, Urko Oiarzabalek eta Ion Oiarzabalek osatuko dute. Partida larunbat honetan izanen da, martxoak 28, 11:30ean. Seguru partidu ederra ikusteko aukera izango dugula.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun