Berroetan erre zen Kortarizarrea etxea berreraikitzeko diru bilketa abiatu dute

Ttipi-Ttapa mar 12 Baztan   Berroeta

Otsailaren 26an Berroetako Kortarizarrea etxeak su hartu zuen. Suhiltzaileak etorri ziren baina kalteak handiak izan ziren; etxeko lau paretak bakarrik gelditu dira xutik. Hori dela eta, etxea berreraikitzeko diru bilketa martxan paratu dute. Lagundu nahi duenak, kontu korronte honetan horretarako aukera izanen du: ES09 3008 0043 1557 1009 8822. Edozein laguntza ongi etorria izanen da. Aldez aitzinetik, esker mila!

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi

Aniztarrak eta berroetarrak ederki sagardotegi giroan

Ttipi-Ttapa mar 09

Urteroko ohitura segituz, larunbatean 35 aniztar eta berroetar sagardotegira joan ziren. Eguzkitza sagardotegian bazkaldu zuten; kantua eta txoootxa lagun, egun ederra pasatu zuten denek elkarrekin!

Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi