Laburki Nafarroako Kanal Laburren Erregistroan inskribatuta dauden ekoizle guztiei irekita dago, bai zuzeneko salmentakoei, bai gertuko salmentakoei. Sektorea administrazioen aitzinean ordezkatzeko, beharrak antzemateko, modu koordinatuan lan egiteko eta Nafarroako nekazaritza ustiategi txikien lanari balioa emateko gai izanen den ahots kolektiboa artikulatzeko beharrari erantzuten dio. Elkarte honen bidez, zuzeneko komertzializazioa zein herritarrekiko konexioa indartu nahi dituzte, kontsumo kontziente eta hurbilagoa sustatzeko.
Roberto Urrutia (Urritzelkiko Txantreako Gaztandegia) da Atarrabian egoitza duen elkarteko presidentea; Maider Agirrebarrena (Uztegiko Beloki Mendia) presidenteordea eta Inmaculada Dueñas (Azagrako Quesos Miguelito), Kike Juanto (Itzalzuko Zaldiko haragia) eta Iker Ekisoain (Berriozarreko Lorez Lore eztia) dira bokalak.