Berroetan erre zen Kortarizarrea etxea berreraikitzeko diru bilketa abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 12a

Otsailaren 26an Berroetako Kortarizarrea etxeak su hartu zuen. Suhiltzaileak etorri ziren baina kalteak handiak izan ziren; etxeko lau paretak bakarrik gelditu dira xutik. Hori dela eta, etxea berreraikitzeko diru bilketa martxan paratu dute. Lagundu nahi duenak, kontu korronte honetan horretarako aukera izanen du: ES09 3008 0043 1557 1009 8822. Edozein laguntza ongi etorria izanen da. Aldez aitzinetik, esker mila!

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun