Aritz Elizegi gartzaindarrak Nafarroako lehen mailako paleta goma kopa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 2a

Aritz Elizegi gartzaindarra eta Xabier Leagrra, Nafarroako paleta goma kopako lehen mailako txapeldun.

Nafarroako paleta gomako kopa txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan. Igandean, Iruñeko Lopez frontoian jokatutako lehen mailako finalean, San Juan taldeko Gartzaingo Aritz Elizegik eta Xabier Legarrak 25-14 irabazi zieten Urtasun eta Tapia taldekideei.

Igandean jokatutako finalean, Legarrarekin batera, Urtasuni eta Tapiari 25-14 irabazi zien eta bigarren mailan ere txapeldun suertatu da Josu Gamio berroetarra

Bertze finalak larunbatean jokatu zituzten Atarrabian. Bigarren mailan, Josu Gamio berroetarrak irabazi egin zuen Bretonekin bikote eginez, 35-31 Legarraren eta Nagoreren kontra.

Bigarren mailakoan, Josu Gamio berroetarra eta Breton txapeldun larunbatean Atarrabian.

 

Hirugarren mailan, Iruritako Manuel Casillasek galdu egin zuen lesio bat sufritu zuelako. Ismael Cadenarekin bikote eginez, 14-17 galtzen ari zen Atarrabiako Cadena anaien kontra, min hartu zuenean.

Manuel Casillas iruritarrak min hartu zuen hirugarren mailako finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun