Urtearekin batera, ekimen berri bat abiatu dute Berroetan: pintxo potea. Hilabeteroko azken ortzegunean eginen da; atzo izan zen lehendabizikoa. Aitzakia baliatuz, 20 bat lagun elkartu ziren pintxoen goxotasunerat.
Denen arteko parte hartzearekin antolatuko da, herrian ez baitago ostaturik. Hortaz, hilabetero lau pertsona diferente arduratuko dira pintxoak egiteaz. Tragoak aldiz, herriko bi elkarteetan eginen dira. Garbi dago herria herritarrek egiten dutela eta horrelako ekintza xumeek bizirik mantentzen dutela! Mila esker ekintzaren sustatzaileei!
