Berroetako Mendi Elkarteak mendi lasterketa antolatu du bertze urte batez eta izen ematea zabalik da dagoeneko herrikrosa.eus webgunean. Maiatzaren 9an izanen da bederatzigarren edizioa eta aurten, bi ibilbide izan beharrean, hiru eginen dituzte:
- L ibilbidea: 21 kilometroko luzera eta 1.275 metroko desnibela, Saioako kaskoraino igango da.
- M ibilbidea: 15 kilometroko luzera eta 737 metroko desnibela.
- S ibilbidea: 10 kilometroko luzera eta 367 metroko desnibela.
Berroetan hasi eta akituko dira hiru ibilbideak eta batera abiatuko dira, 09:00etan. Dortsal banaketa, berriz, 08:00etan hasiko da.
Maiatzaren 5eran arte eman daiteke izena 22 eurotan. Informazio osoa eta araudia ikusteko egin klik hemen.