Goizean goizetik egin zuten hitzordua. Anneren akordeoia lagun, etxez etxe ibili ziren goiz guztian zehar. Etxeetako goxotasun eta solasaldiek arindu zuten kanpoan ari zuen euri-jasa. Eguerdirako elkarterat hurbildu ziren eta bertan bazkaldu zuten.
Ondotik, arratsaldean, ginkana eta haur jokoak egin zituzten plazan. Eguna akitzeko, berriz elkarteko su bazterrerat bildu ziren eta bertan afaldu zuten etxeetan bildutako puxkekin. Esker mila anitz zuen etxeetako ateak ireki zenituzten guziei!