Ortziralarekin hasi zuten besta; elkartean 25 bat gaztek afaria egin zuten. Zenbaitzuk ordu ttikiak arte luzatu zuten egonaldia. Biharamunean, larunbatean, egun handia iritsi zen. 09:00etan etxeetan bildutako puxkekin gosaria egin zuten. Ondotik, trikitixaren doinuak lagun, etxez etxeko eskea hasi zuten 26 gaztek.
Azken urteetan egin gisarat, herriko ttikienek ere ospatu zituzten inauteak; hauek elkartean bazkaria egin zuten. Maxenean elkartu ziren bi taldeak; gazteak eskean eta haurrak plazan, lotsatu xamar. Zenbait kantu eta dantza elkarrekin egin ondotik, berriz ere bi multzotan banatu ziren mozorroak.
Ordu ttikietan akitu zen eskea. Anizko Bordaxurin hasitako itzuliari, Berroetako Indean eman zitzaion akabera. Nahiz eta zenbaitzuk hori aski ez eta elkartean segitu zuten bestarekin! Heldu den urtera arte blusa koloretsua berriz sabaian altxatu beharko… Esker mila aunitz zuen etxeetako ateak ireki eta horrelako egunak posible egiten dituzuenei! Gora inauteak!