mai 23, 09:30
Nafarroako Pilota Federazioak, CaixaBanken babesarekin antolatutako Nafarroako herriarteko pilota txapelketa abiatuko da asteburu honetan. Hamazazpi herrik izanen dute ordezkaritza, 466 pilotarirekin. Eskualdeari dagokionez, herriarteko handian, hamar herriren artean, Doneztebe eta Leitza izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak. Herriarteko txikian, berriz, hamasei herrik hartuko dute parte eta tartean dira Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka.
mai 23, 08:00
Erreka eskubaloi taldeak Katalunian jokatuko du igoera fasea
Baztan futbol talde nagusiari Giltxaurdin jokatu beharreko bertze partida bat faltako zaio, baina eskualdeko futbol talde nagusi gehienek asteburu honetan bukatuko dute denboraldia. Bakar batek ere ez du deus handirik jokoan. Gure Txokoak aspaldian ez du Gipuzkoako Gorengoen mailara igotzeko aukerarik, ezta autonomikako Baztanek, ezta erregionaleko Baztanek eta Aurrerak ere. Beti Gazteko gizonezkoek joan den igandean segurtatu zuten maila, baina hirugarren mailarako igoera jokatzen duten taldeen artean epaile lana egin dezake oraindik. Añorgan jokatuko du, liderraren kontra. Añorgak berdinketa aski du lehen postua eta igoera zuzena segurtatzeko, baina lesakarrek irabazi eta Zarautzek bertze horrenbertze eginen balu, zarauztarrak igoko lirateke zuzenean. Asteburuko kirol errakargarririk handiena, halere, guretik urrun izanen da, ortziraletik igandera Gironako Banyoles hirian jokatuko baitu lehen mailarako igoera fasea Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak.
Pladur lanak
Tratamendu naturalak
Gazteentzako moda
Etxeko hanburgesak
Udalean obra baimena
Terraza
Bortziriak: Bera
2025eko maiatzaren 19an hil zen, 82 urte zituela.
Bortziriak: Bera
2025eko maiatzaren 17an hil zen, 73 urte zituela.