Bertsolari Beteranoen Sariketan parte hartu dute Julen Zelaietak eta Karlos Aizpuruak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 19a, 17:30

Sariketan parte hartu zuten bertsolariak, epaileak eta antolatzaileak.

Larunbatean jokatuko zuten Orozkon Bertsolari Beteranoen Sariketa eta eskualdeko bi lagun aritu ziren kantari: Julen Zelaieta eta Karlos Aizpurua. Hiru kanporaketa eta finala egin zituzten eta finalerako sailkatu ziren eskualdeko bi ordezkariak.

Asier Otamendik irabazi zuen txapelketa eta Karlos Aizpurua saratarrak agurrik onenaren saria hartu zuen. Eskualdeko bertze bi ordezkari ere izan ziren: Saioa Irazoki beratarra aritu zen epaile lanetan, eta azken urteetan Orozko bizileku duen Ekhine Etxepeleku lesakarra antolatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun