A kategorian Saioa Urrozek urroztarrak irabazi du lehiaketa Etxekolana lanarekin eta bigarren saria Unai Korta beratarrarentzat izan da Aitaren behorra lanagatik. Kategoria honetan aipamen berezia eman dute eta Enara Ariztegi lesakarrarentzat izan da Emakumeak gara lanagatik.
B kategorian bi sari banatu dituzte. Lehen saria Arhane Silveira lesakarrarentzat izan da Internetarekin adikzioa lanagatik eta bigarrena Beñat Anbustegi elizondarrarentzat Hartintxar lanagatik.
C kategorian bertze bi sari eman dituzte. Lehen saria iaz bezala aurten ere Kattin Madariaga aranztarrak irabazi du Gazte okupatuarenak bertso sortarekin. Bigarren saria, berriz, Lesakara joan da, Izaro Ugaldebereren Txoznak lanak hartu du.
D kategorian, helduenean, sari nagusia Xabier Maia Etxeberria bertsolari elizondarrarentzat izan da Azkenaren azkenaurrekoa bertso sortarekin. Bigarren saria berriz, Irunera joan da eta Jon Luzuriagak hartu du x²+y²=r² bertso sortarekin.
Ortziralean egin zuten ekitaldian, bertsopaper lehiaketako sariak emateaz gain, bertso eskolako haurrek bat-bateko lehiaketa eta antzerkitxoak egin zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!