[ARGAZKIAK] Jendetsua izan da Berako Mendi Itzuliaren XVI. edizioa

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 19a, 17:30

Eguraldi ona eta beroa protagonista zirela egin zuten atzo Berako Mendi Itzuliaren XVI. edizioa. Azken urteetako ediziorik jendetsuena izan zen, 420 mendizale inguru bildu baitziren mendiaz gozatzeko.

Parte hartzaileek bi ibilbide izan zituzten aukeran, 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela dituen motza, eta 26 kilometro eta 1.600 metroko desnibela dituen luzea. Bigarrena aukeratu zutenek, Larhungo tontorrera igo ziren.

Agerra Mendi Taldeak boluntario talde zabala prestatu zuen ekitaldia ongi atera zedin bermatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun