Administrari eta peoi izateko lanpostu deialdiak egin ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 22a, 14:00

Lesakako udalak bi lanposturako deialdia egin du.

Bi deialdietan eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatuko da

Lesakako Udalak zerbitzu anitzetako peoi bat kontratatu nahi du, aldi baterako kontratuarekin eta hautapen proben bitartez. Modu berean, administrari ofiziala lanerako pertsona bat kontratatu nahi du oposizio lehiaketa bidez, Lesakako Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuna emateko (lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta udako zerbitzuak indartzeko edozein unean uneko premiak betetzeko egonen da).

Bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 26ra arte, astelehena 13:00 arte. Deialdien oinarriak Lesakako udalaren webgunean topa daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun