Denboraldiko azken partida jokatuko dute futbol talde gehienek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 23a, 08:00

Ligako txapeldun eta txapeldunorde izan dira Beti Gazte eta Baztango neska gazteak eta orain, kopako final laurdenak jokatuko dituzte Lesakan eta Elizondon.

Erreka eskubaloi taldeak Katalunian jokatuko du igoera fasea

Baztan futbol talde nagusiari Giltxaurdin jokatu beharreko bertze partida bat faltako zaio, baina eskualdeko futbol talde nagusi gehienek asteburu honetan bukatuko dute denboraldia. Bakar batek ere ez du deus handirik jokoan. Gure Txokoak aspaldian ez du Gipuzkoako Gorengoen mailara igotzeko aukerarik, ezta autonomikako Baztanek, ezta erregionaleko Baztanek eta Aurrerak ere. Beti Gazteko gizonezkoek joan den igandean segurtatu zuten maila, baina hirugarren mailarako igoera jokatzen duten taldeen artean epaile lana egin dezake oraindik. Añorgan jokatuko du, liderraren kontra. Añorgak berdinketa aski du lehen postua eta igoera zuzena segurtatzeko, baina lesakarrek irabazi eta Zarautzek bertze horrenbertze eginen balu, zarauztarrak igoko lirateke zuzenean. Asteburuko kirol errakargarririk handiena, halere, guretik urrun izanen da, ortziraletik igandera Gironako Banyoles hirian jokatuko baitu lehen mailarako igoera fasea Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Añorga - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Añorgako Rezolan.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Iruña - Baztan KE, igandean 18:00etan Taxoaren.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – CD Amaya, larunbatean Leitzako Arkiskilen.

Arga Ibaia - Baztan KE B, igandean 11:00etan Iruñeko San Jorgen.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Lengokoak - Gure Txokoa, igandean 12:30ean Donostiako Cesar Benito zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final zortzirenak

Baztan B – CD Idoya, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Gure Txokoa B – Mariño B, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

San Marcial B - Beti Gazte B, larunbatean 12:00etan irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak

CD Municipal Ribaforada - Doneztebe FT, igandean 11:30ean Ribaforadako San Bartolome zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak kopako final laurdenak

Beti Gazte – UCD Burlades, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan KE – SD Alsasua, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Beti Kozkor B - Doneztebe FT, larunbatean 19.15ean Lekunberriko Plazaolan.

CD Etxarri Aranatz - Aurrera KE, larunbatean 11:30ean Etxarri Aranatzeko San Donaton.

Baztan  KE – CD Aoiz, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

SD Alsasua - Doneztebe FT B, igandean 12:00etan Altsasuko Dantzalekun.

AD Mendillorri - Baztan KE B, larunbatean 16:00etan Soto Lezkairun.

 

FUTBOL 8

Nafarroako alebinak

CD Amaya - Doneztebe FT A, larunbatean Iruñeko Amayan,

Baztan KE A – Gazte Berriak Ansoain G, larunbatean Elizondoko Giltxaurdin.

Berriozar CF A . Gure Txokoa B, larunbagean 11:15ean Berriozarren.

CD Atarrabia A - Gure Txokoa A, larunbatean Atarrabiako Peritosen.

Beti Gazte A – AD Mendillorri A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Beti Gazte B – CD Cantolagua B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

CD Etxarri Aranatz B - Baztan KE B, larunbatean 16:30ean Etxarri-Aranatzeko San Donato zelaian.

CD Iruña B - Doneztebe FT B, igandean 18:30ean Taxoaren.

Doneztebe FT C – Berriozar CF D, larunbatean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD San Cernin C - Gure Txokoa C, igandean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Baztan KE C – CD Asdefor B, larunbatean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjamin mailan

Gure Txokoa A - Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE B - Doneztebe A, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan KE A atsedena.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen senior lehen mailarako igoera fasea Banyolesen (Girona)

Erreka KE – UPV El Pilar Marista, ortziralean 18:00etan.

Banyoles – Erreka KE, larunbatean 18:30ean.

Erreka KE – Sano Antequera BM Torcal, igandean 10:00etan.

 

 

ERRUGBIA

Euskal Liga, Sub 18

Hiruherri RT - BRT AVK Bera Bera Txingudi, igandean 12:00etan Elorrioko San Roke zelaian.

Euskal Liga, sub-16

Gernika RT – Txinbaz, larunbatean 11:00etan Gernika-Lumon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!