ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Beti Gazteko gizonezkoen futbol taldeak Gipuzkoako Ohorezko mailan segituko du bertze denboraldi batez

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 19a, 08:00

Asier Tabernaren eta Jon Zabalaren golak erabakigarriak izan dira Beti Gaztek maila mantentzeko. Biak kategoriako golegileen sailkapen buruan daude, hamazazpina golekin. Argazkia: Bidal Etxarte

5-0 irabazi zion Mastegiko azken partidan Deusto taldeari eta matematikoki segurtatu du maila mantenduko duela, partida baten faltan

Denboraldiko azken txanpan sartuak daude eskualdeko kirol talde gehienak. Batzuk denboraldiko helburua betetzeko partida garrantzitsua zuten asteburuan. Beti Gazte futbol taldeko gizonezkoek Mastegiko azken partidan garaipena behar zuten maila mantentzeko eta halaxe egin zuten, bortz gol eginez gainera. Jon Zabalak hiru gol egin zituen eta Asier Tabernak bi eta gol hauei esker, Gipuzkoako ohorezko mailako golegileen sailkapen buruan paratu dira hamazazpina golekin, Zarauzko Simon Arangunekin berdinduta. Beraz, behin maila mantenduko dutela segurtatuta, azken jardunaldirako erronka polita izanen dute lesakarrek pitxitxia lortzea. Gainerako futbol talde nagusiez ez zuten deus handirik jokoan eta galdu egin zuten Baztango talde nagusiak, Aurrerak, Gure Txokoak eta Beti Gazteko emakumeek. Erregionaleko Baztanek denboraldiko garaipen handiena lortu zuen. Errugbian, Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoen Frantziako txapelketako abentura final hamaseirenetan bukatu da, 17-19 galdu baitzuten Lieuraneko talde azkarraren aurka.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 5 (Jon Zabalak 3 eta Asier Tabernak 2) – Deusto 0

Beti Gazteko jokalariek maila mantentzeko garaipena lortu ondotik ederki ospatu zuten Mastegin.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 0 – CD Alesves 2

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

SD Alsasua 2 - Aurrera KE 0

Baztan KE B 6 (Mikel Lizardik 2, Gilen Quertier, Unai Elorza, Unai Etxeberria eta Beñat Erro) – CD Universidad de Navarra B 1

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 3 (Eneko Loiarte, Aimar Lekuona eta Unax Elexpuru) – Behobia 4

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Lagun Onak CD 2 - Beti Gazte 1 (June Urra)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 2 (Peio Martikorena eta Ortzadar Iratzoki) – Santo Tomas Lizeoa 1

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako igoera fasea

Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final hamaseirenak

Baztan B 5 (Julen Elizaintzin, Mikel Sansiñena, Julen Alegre, Mohamed Mami Azman, eta Julio Cesar Salgado) – CD Erriberri 1. Baztan final zortzirenetarako sailkatua.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailako azken jardunaldia

Gure Txokoa A 3 (Unax Aizpuru, Markel Zelaieta eta beraien atean) – Kostkas 2

Beti Ona CD 2 - Beti Gazte A 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Dunboa Eguzki 9 (Joakin Moran eta Hegoi Retegi) - Gure Txokoa B 2

Beti Gazte B 2 (Ander Etxegarairen golak) – Hondarribia C 2

Nafarroako kadeteen lehen mailako kopan

Baztan KE A 3 (Julen Elizaintzinek 3 golak) – CD San Cernin 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa, itzulerakoa

Baztan KE B 2 (Josu Larraioz eta Aitor Ripa) – CD Larrate 2. Baztan kanporatua, joanekoan 5-2 galdu baitzuen.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final hamaseirenak

Doneztebe FT 5 (Jon Larunbek 3 eta Alain Bazterrikak 2) – CD Asdefor D 0. Doneztebe final zortzirenetarako sailkatua.

CD Asdefor 4 - Aurrera KE 0. Aurrera kanporatua.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Bergara 4 - Gure Txokoa 1 (Mara Arakues)

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

CD Mendavies 2 - Beti Gazte 4 (Arhane Silveirak 2 eta Alazne Altxuk 2)

Baztan KE 3 (Irati Maiorak 2 eta Elene Muratori) – Beti Kozkor A 0

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

FC Bidezarra 2 - Aurrera KE 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT 7 (Lukas Ezkurrak 3, Inhar Aioroa, Aratz Retegi, Jon Jubera eta Ekaitz Sein) – Berriozar CF 2

Aurrera KE 0 – CD Ademar 0

CD San Ignacio 3 - Baztan  KE 2 (Imanol Da Silva eta Iker Ballarena)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B 1 (Martin Aginaga) – CD Ondalan 3

Baztan KE B 6 (Egoi Otxandorenak 2, Julen Goñik 3 eta Ibon Irazoki) – CAD Irabia 2

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

CFS Ribera de Navarra A 2 - Aurrera KE A 0

 

ERRUGBIA

Frantziako txapelketako final hamaseirenak

Sarako Izarra 17 – Lieuran XV 19

Euskal Ligako emakumeen azken liga

Elorrio/Urgozo 21 - Sarako Izarra 0

Euskal Liga, Sub 18

BRT AVK Bera Bera Txingudi 43 – Iruña RC 26

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz 21 – Gernika RT 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun